Azkenaz beste
Larru-mintza dardaratu zitzaion Norari, eta sekulako ziztada sentitu zuen bihotzaren erdian: norbait ari zitzaiola sentitzen zuen, bihotza eskuetan hartu, eta oihal baten moduan urratzen. Ez zen lehendabiziko aldia, gaia ateratzen zuten bakoitzean gertatzen zitzaion-eta gauza bera. Alabak ez zuen inolaz ere bere egoera irentsi nahi, ez zuen onartzen inork argitu ez zion kondena hura, ezin sinetsi zuen mendez mende ibiliko zenik. "Hilko naiz noizbait, hilko naiz noizbait, hilko naiz noizbait...", entzun nahi izaten zion zaldi-trostari, eta heriotzaren esperantza hori zuen bizitza herratu hartan lasaitasun-iturri bakar.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario